13 eta 17 urte arteko gazteendako gaztelekua zabaltzekotan da Udala. Zabalotegi auzoan zabalduko dute, gaur egun Udal Euskaltegia dagoen eraikinean, maiatzean. Bada, horretarako bidean, gaztelekuarendako izena eta logoa aukeratzeko lehiaketa deitu du.
Lehiaketan Bergaran bizi edo erroldatutako edonork har dezake parte. Diseinuen kartelak, kolore eta teknika libreaz, A3 neurriko kartoizko oinarri baten aurkeztuko dira. Era berean, CD batean ere aurkeztuko da eta logotipo diseinuak gaztelekuarentzako aukeratutako izena izan beharko du atzekaldean.
Lanak Bergarako kultura etxean aurkeztuko dira, martxoaren 25eko 13:00ak baino lehen. Lehiaketako irabazleak netbook-a eskuratuko du. Informazio gehiago 943 77 91 60 zenbakian.