Lokatzak zapatuan aurkeztuko ditu aurtengo taldeak

Xabier Urtzelai 2011ko otsailaren 16a

Joan den astean Dorletako Amako txirrindulariek egin zuten Gatzagan aurkezpen ofiziala eta zapatuan Bergarako txirrindularien txanda izango da. Hala, Lokatza Ziklismo Eskolak garbi du egin beharrekoa: txirrindulariak herritarren aurrean aurkeztea.

Gainontzeko kirol jarduera gehienetan kirolariak herritarren aurrean lehiatzen dira, euren babesa izaten dute harmailetan, baina ziklismoan ez da horrelakorik. Hala, Lokatzako zuzendaritza taldeak uste du komenigarria dela ziklistak, Bergara Euskal Herriko errepideetan ordezkatuko dutenak, jendeaurrean aurkeztea.
Horregatik egingo dute aurkezpena, zapatuan 13:00etan Irala kalean, herritarrak kalean ibiliko direla aprobetxatuta. Iaz egin zuten lehenengoz ekitaldia Iralan, eta izan zuen harrera ona ikusita, formula errepikatzea erabaki dute.

Denboraldiko probak
Ziklistak, entrenatzaileak eta taldearen babesleak aurkeztearekin batera, baina, Lokatzako arduradunek 2011n antolatuko dituzten probak ere aurkeztuko dituzte. Iaz, Euskal Herri mailan lasterketa gehien antolatu zituen klubetako bat izan zen Bergarakoa. Harrobiko ziklismoa, eta emakumezkoen ziklismoa bultzatzea izan zuten helburu. Aurtengo erronken berri zapatuan egingo dute berba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak