Arlokako lantaldeen bilerak egin ostean, herritarren bilerei ekin zitzaien urtarrilean eta bi egin dira dagoeneko. Guztira, 110 lagun inguruk parte hartu dute bileretan. Bertan egindako ekarpen eta iritziekin diagnostiko bat egin dute eta ondorengo zenbait ikuspegi azaldu dira:
Bizitzeko tamaina egokia du Bergarak, baina azken urteetako populazioa jaitsierak kezka sortu du.
Herriaren kokapena egokia da, aukera berrietarako ate izan daitekeena.
Herriaren indargune nagusienetako bat ondare arkitektonikoa da.
Herdoiltze-zantzuak sumatu daitezke: herri giroan, herri dinamikan, lidergo gaitasunean, elkarteen alorrean, ekonomian…
Elkarlaneko kulturaren falta ikusi da: elkarteen koordinazio eta kohesio falta: ekonomian, hezkuntzan…
Euskaltasunak pisu nabarmena du herrian, baina herritarrak arduratuta daude euskararen erabilerari dagokionez.
Beste hiru bilera datorren astean
Aurrerantzean, etorkizunera begira jartzeko asmotan, beste hiru bilera antolatu dira herritarrentzat. Hirugarren saioa. Bilera hauetan parte hartzeko ez da zertan aurretik parte hartu izan behar eta gazteak ere gonbidatu nahi dira parte hartzera.
Bergarako Udalak datorren urteko apirilera bitartean 2020 urtera arteko udalerriko plan estrategikoa herritarren parte hartzearekin egin nahi izan du. Bergarako Udalaren asmoa honakoa da zehazki: herritarrek Bergara gaur egun nola ikusten duten aztertzea eta 10 urte barruko Bergara irudikatzea eta egoera hori lortzeko estrategiak proposatzea.
Hauek dira geratzen diren bileretako egunak:
Otsailak 22, martitzena: Angiozar, Aldaiegia, Aritzeta, Goiazuoa, Elorregi, Arane, San Juan, Ubera, Basalgo, Osintxu, Murinondo eta Elosuko bizilagunentzat.
Otsailak 23, eguaztena: Herriguneko bizilagunentzat.
Otsailak 24, eguena: Labegaraieta, Ozaeta, Zubiaurre, Martoko, San Antonio, Tokieder, San Lorentzo, Zubieta, Poligonoa eta Boluko bizilagunentzat.
Bilera guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira Udaletxeko Pleno Aretoan.