Gazte epaimahaiaren sariarekin hasi ziren: Arrasateko Deiane Lagek jaso zuen saria. Ondoren, 50 urtetik gorakoen saria jaso zuen Jaione Isazelaiak: 100 euro Maitane Arizabaletaren eskutik. Bergarar onenaren saria Elene Etxanizek eroan zuen: 150 euro. Aurten, sari nagusiak Bizkaia aldera joan dira. Bigarren saria Bermeoko Alaine Agirrek eroan zuen: 250 euro. Sari nagusia, ostera, Santurtziko Idoia Galanek eroan du: 500 euro.