Tavexeko arduradunek jakinarazi digutenez, langileak eta zuzendaritza ados jarri ziren baldintza batzuetan. Jarduera eteteko EREa onartu zuen Lan Ordezkaritzak, eta horrekin batera Asaisa taldeak zeraman jarduera industriala (lantegia) bertan behera geratu zen. Denetara, 64 langile izan ziren Tavexekiko lan harremana eten zutenak. Urtarrilean barrena egin zen hori guztia.
Horrenbestez, Bergaran utzi duten jarduera bakarra administrazio bulegoena da. Gabiria dorrean duten egoitzan jarraitzen dute lanean 27 lagunek.