Udal kirol zerbitzuak dinamizazio ekintzak antolatzen ditu hilean behin umeendako eta Agorrosingo igerilekuetan hainbat ekintza egiten dituzte. Bada, hurrengo hitzordua hilaren 19an, zapatua, izango da, 16:30etik 19:45era.
Igeri leku txikian zortzi urtetik beherako haurrek jolas egiteko materiala egongo da eta jolasak ere antolatuko dituzte.
Zortzi urtetik gorako umeendako, berriz, puzgarri handi bat ipiniko dute igerileku handian. Horrekin batera, jokoak ere antolatuko dituzte.
Ekintzetan parte hartzeko eguneko sarrera ordaindu beharko da edo abonatua izan behar da.