Jabe berriek, Urteagako eta San Lorentzoko etxeen artean aukeratu dute. Urteagakoek bi eta hiru logela izango dituzte eta San Lorentzokoek, berriz, hiru eta lau logela. Egingo diren bi erakinetan elbarrituentzat egokitutako hiru etxeak ere libre geratu dira.
34 etxe libre
Zozketan 34 etxe jaberik gabe geratu direnez, nahi dutenek etxea eskuratzeko aukera izango dute. Hori lortzeko, Etxebiden izena eman eta Bergarako Udalean informazioa eskatu behar da.