Itsas zaporeekin ireki zen azoka

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko otsailaren 11

Jendetza batu zen bart iluntzean Bergarako San Martin plazara, zaporeen azokako irekieran. Muskuiluak banatu zituzten doan, bertaratuen artean. Gazta, taloa, txorizoa edota parrillan erretako saiheskiaren alde egin zuenak ere izan ziren. Denetarik zegoen dastatzeko eta ikusteko.

Olagarroa, produktu galiziarrak, taloa, gazta, txorizoa, olibak, oihalak, etxeko tresnak: lapikoak, zartaginak, gozokiak, pastelak...

Domekara arte egongo da zabalik, zapore eta artisau feria, San Martin plazan, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Iaz etorri zen lehenengoz azoka hori Bergarara. 22 postu egongo dira: Kantabriakoa, Euskal Herrikoa, Extremadurakoa, Gaztela eta Leongoa, Valentziakoa...

Eta, askotariko jaki eta artisauekin batera, bitxikeriak ere egongo dira: tamaina handiko gozokiak, olio barik erabil daitezkeen zartaginak... Iaz baino sei postu gehiago egongo dira eta etorriko den berrietako batek taloak salduko ditu, ohi baino merkeago.

Iazko pulperia galiziarra ere egongo da eta ez du eguerdian itxiko.

Domekan, babarrun dastatzea egingo dute, 13:30ean, hori ere doan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak