Ene ametsetako Aviva da gutunaren izenburua. "Gizon batek emakume bati idazten dion gutuna da", azaldu du Galanek. "Estereotipoak gidatuta, Aviva herrialde arabiar batean, leiho baten atzean bizi den emakumea dela pentsatzen dugu", dio idazleak. "Baina, gutuna aurrera joan ahala konturako gara Amsterdaneko auzo gorrian, erakusleiho baten atzean bizi den emakumea dela Aviva", gaineratu du.
Hain zuen, originaltasuna eta irakurleari eragiten dion inpaktua nabarmendu du epaimahaiak saria ematerakoan. "Bukaera arte ez da jakiten zela amaituko den gutuna", azaldu du Maitane Arizabaleta Jardun euskara elkarteko kultura koordinatzaileak. Epaimahai osatu dute: Ines Osinaga Goseko abeslariak, Itsaso Paia bertsolariak, Gari Berasaluze idazleak eta Juan Mari Agirreurreta iazko irabazleak.
XIX. edizioa da aurtengoa
Aurtengoa XIX. edizioa da. Antolatzaileak gustura geratu dira lehiaketak eman duenarekin. "Balorazio positiboa" egin du Arizabalaga Jardun euskara elkarteko kideak, eta gaineratu du dagoeneko datorren urtekoa prestatzeko "animuz" daudela.
Aurtengo edizioan 56 gutun aurkeztu dituzte; horietatik, 43 gutun emakumezkoenak izan dira eta gainerako 13ak gizonezkoek idatzitakoak. Esan behar da, saritu guztiak emakumezkoak izan direla.
Bigarren saria Alaine Agirre bermeotarrak irabazi du, 250 euro. Letraz letraz irakurri beharreko gutuna da, izan ere, jokatu egiten du letrekin bermeotarrak. Eta, hain zuzen, letra joko original hori da epaimahaiak baloratu duena saria ematerakoan. "Egunon, printzesa" esanez hasten da gutuna. Alaitzek Itziarri idazten dion gutuna da Agirrek lehiaketara aurkeztu duena.
Osintxuko euskalkian idatzia
Bergarako gutun onena aukeratzearakoan Osintxuko euskalkian idatzita egotea baloratu du epaimahaiak. Elene Etxaniz osintxuarra izan da herriko onena, eta horri dagokion 150 euroko saria irabazi du. Tomaxek Mariri idazten dion gutuna da, eta egunero irakurtzen diona. Izan ere, zahartzaroak Alzehimerra ekarri dio Mariri.
Sari berria: 50 urtetik gorakoa
Aurtengo nobedadea 50 urtetik gorakoen saria da. Hiru gutun aurkeztu dituzte. Saritua Jaione Isazelaia izan da, Aberri maitea gutunarekin –100 euro–. 26 urtetik beherakoen sailean, ostera, Arrasateko Deiane Lagek eroan du 100 euroko saria.
Sari banaketa astelehenean
Sari banaketa datorren astelehenean izango da, otsailaren 14a, Bergarako Kultura etxean. Saritu guztiak han egongo dira eta euren gutunak irakurriko dituzte. Ondoren, luntxa egongo da ekitaldira joango diren guztiendako.

