Domekara arte, zapore eta artisau feria egongo da San Martin plazan, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Iaz etorri zen lehenengoz azoka hori Bergarara. 22 postu egongo dira: Kantabriakoa, Euskal Herrikoa, Extremadurakoa, Gaztela eta Leongoa, Valentziakoa... Eta, askotariko jaki eta artisauekin batera, bitxikeriak ere egongo dira: tamaina handiko gozokiak, olio barik erabil daitezkeen zartaginak... Iaz baino sei postu gehiago egongo dira eta etorriko den berrietako batek taloak salduko ditu, ohi baino merkeago.
Iazko pulperia ere etorriko da eta ez du eguerdian itxiko.