Eguneroko bizitzan, erosketetan… gehiago aurrezteko gomendioak emango dizkie; hori bai, ikuspuntu kritiko batetik: "Ikasle gehienak etorkinak dira, eta eurak garaiz daude gure jendarteko itxurakerian, hipokrisian… ez erortzeko", esaten digu.
Gomendio batzuk eman dizkigu: adibidez, garaian garaiko produktuak kontsumitzea eta, gero jan nahi baditugu, izoztea; etiketak irakurtzeko ohitura hartzea eta bertako izendegia interpretatzen ikastea; edo beti zerrenda batekin erostera joatea dira horietako batzuk.