Urteaga eta San Lorentzoko etxebizitza tasatuen zozketa zapatuan

Maider Arregi 2011ko otsailaren 10a

Urteaga eta San Lorentzon eraikiko diren etxebizitza tasatuen zozketa zapatuan, hilaren 12an, egingo da osoko bilkura aretoan, 10:00etan. Guztira, 76 etxebizitza zozkatuko dituzte. 60 lagunek eman dute zozketarako izena.

Erlazionatutako albisteak

Urteagako eta San Lorentzoko etxeetako zerrendak argitaratuta

Tasatutako 76 etxetarako eskaera epea zabaldu dute

Bi promozioko etxebizitzen zozketa egingo da zapatuan: San Lorentzon eta Urteagan, hain zuzen ere. San Lorentzon 2, 3, eta 4 logela dituzten 52 etxebizitza zozkatuko dira. Urteagan berriz, 3 logela dituzten 24 etxebizitza.Guztiak garajea eta trastelekua daukate. Prezioari dagokionez, Urteagako etxeak 1,4ko koefizientea dute eta San Lorentzokoek 1,7koa. Hau da, babes ofizialeko etxebizitzen modulua, koefiziente horien arabera biderkatuz eskuratuko da etxebizitza tasatu horien merkatuko prezioa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak