Color Humanok 'Madibá' lana aurkeztuko du egubakoitzean Bergaran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko otsailaren 10a

Bartzelonatik Bergarara ekarriko dute Color Humano taldekoek euren musika. Tartufon izango da kontzertua, egubakoitzean, 23:30ean.

1995an sortutako taldea

Fusioa, latina eta rock doinuak egiten dituzte kataluniarek. 1995ean sortu zuen taldea Jose Capelek, taldeko buruak. Adituek diote teknika bikaina duen taldea dela eta horri esker euren estiloa sortu dutela.

Madibá azken lana

Color Humano taldeak euren azken lana aurkeztuko du Bergaran: Madibá. Azken hau euren laugarren lana da. 1996an Moskowa libre argitaratu zuten; 1997an Hombre de vida; eta, 1999an Burundanga. 2003an taldea desegin egin zen, eta 2009an elkartu ziren berriro ere taldekideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak