Iaz baino sei postu gehiago egongo dira eta etorriko den berrietako batek taloak salduko ditu, ohikoa baino prezio merkeagoan. Bestetik, iazko pulperia ere etorriko da eta horrek ez du eguerdian itxiko.
19:00etan irekiko dute azoka eta ordu horretan muskuiluak dastatu ahal izango dira, doain. Domekan, berriz, babarrun dastatzea egingo dute, 13:30ean, hori ere doan.