Mendi eski irteerak antolatu ditu Pol-Polek hurrengo aste bukaerarako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko otsailaren 9a

Otsailaren 18, 19 eta 20an mendi eski irteera antolatu du Pol-Pol mendizale taldeak Bageres ingurura (Frantziako Pirinioak). Bi irteera antolatu dituzte asteburu horretarako, bat zapaturako eta bestea domekarako. Izena emateko azken eguna da otsailaren 15a, hots, datorren martitzena.  

Izena emateko egun berean, hau da, otsailaren 15ean, batzarra egingo dute. Batrzarraren helburua izango da irteeraren nondik-norakoak azaltzea.  Bestalde, antolatzaileek aditzera eman dute irteerak eguraldiaren arabera alda daitezkeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak