Kartean ibiltzeko irteera antolatu du Jardunek

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko otsailaren 9a

Otsailaren 26rako antolatu dute, Gasteizko Karting Indoor-era 8 urtetik 12ra arteko gaztetxoendako, eta izenematea dagoeneko zabalik dago.

Jardun euskara elkarteko Haur eta Gazte sailak irteera antolatu du otsailaren 26rako, Gasteizko Karting Indoor-era –karten zirkuitu estalira–. 15:00etan abiatuko dira autobus geltokitik eta 19:30erako itzuliko dira

Izenematea dagoeneko zabalik dago hilaren 17ra arte Jardunen bulegoan (Errotalde jauregia). 35 lagunendako lekua dago eta izena eman ahala beteko dira. Kontuan hartzekoa da, bestalde, elkarteko Txapligu taldean –asteburuko aisialdi taldea– dabiltzatenek lehentasuna izango dutela. Irteeraren prezioa 25 euro dira; 23 euro elkarteko bazkideendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak