Bergarako Musika Eskolak antzerki tailerra antolatu du martxoaren 12an hasi eta apirilaren 2ra bitartean. Eskolak izango dira zapatuetan, 10:00etatik 13:30era eta irakaslea izango da Aitziber Garmendia aktorea. garmendia aktore gaztea da baina esperientzia handia du. Zaldibian jasio zen 1982an eta 13 urterekin Beasaingo antzerki taldeetan hasi zen.
Tailerra 15 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta interesa duten guztiek dagoeneko eman dezakete izena martxoaren 4ra arte, 943 76 57 80 zenbakira deituta edo idazkaritza@mbe.e.telefonica.net hebldiera idatzita. Taileraren prezioa da 50 eurokoa; 35 euro eskolako bazkideendako. Hainbat konpainiatan aritu da eta baita ETB1eko Martin telesailean zein Sukalde kontuak filmean ere.