Euskal dantzak ikasteko aukera dute gaztetxoek Jardunekin

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko otsailaren 7a

6 urtetik hasi eta 16ra arteko hiru talde daude. 9-11 urte artekoen taldean oraindik ere izena emateko lekua dagoela dio euskara elkarteak

Jardun euskara elkarteak taldeko euskal dantzak ikasteko ume eta gaztetxoendako eskolak ere antolatzen ditu. Hiru taldek dihardute aurten: 6 urtetik 8ra arteko umeen talde bat dago; 9tik 11ra arteko beste bat; eta hirugarrena, 15-16 urteko gazteek osatzen dute.
Bada, 9-11 urte arteko taldean izena emateko aukera dagoela aurreratu dute Jardunetik. Talde horrek martitzenetan egiten ditu entseguak, 17:30etik 18:30era, Seminarioan eta eskola-egutegiak bezala, ekainean amaituko da.  Irakasleei dagokienez, bik dihardute hiru taldeekin, Naiara Aginagaldek eta Maite Bengoak, hain justu ere.
Izena emateko azken eguna otsailaren 18a da eta horretarako Jarduneko bulegora jo daiteke, edo 943 76 36 61 telefono zenbakira deitu. Ikastaroaren hileko kuota dira 12 euro.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak