Hala, defentsan egindako lan onari eta erasoan fin ibili izanari esker, atsedenaldira zazpi goleko aldearekin joan ziren, 11-18. Bigarren zatian, gol bat gora gol bat behera, lortutako aldeari eustea lortu zuten debagoiendarrek, eta azkenean 25-31 geratu zen markagailua. Bergararrak, lortutako garaipenari esker, euren arerio zuzenak diren Portugaleterekin berdinduta daude orain sailkapenean.