Ingurugiroa guztion artean zaintzeko mezua askotariko txotxongiloen ahotik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko otsailaren 6a

Trebezia handia erakutsi zuen beltzez jantzitako Patricia Franco artistak askotariko materialekin egindako txotxongiloak manipulatzen, Zabalotegin zapatuan.

Horien artean zeuden, saioa amaituta neskatila talde batek kontatu zigun moduan, gustukoen izan zuten Kattalin; aretoan barre algarak sortarazi zituen haren lagun bihurria edo Makila Jauna, istorioko gaiztoa.
Zabalotegi aretoa lepoz bete ez bazen ere, saioak harrera polita izan zuen jarlekuetan formal-formal eta begirik kendu gabe kontakizuna jarraitu zuten haur zein helduek.

Garapenaren mamua

Ingurugiroa guztion artean zaindu behar dugula kontatu zigun Francok naturako osagai zein hainbat pertsonaien ahotik. Kontrolik gabeko garapenaren ondorioak erakutsi zituen helburu horrekin.
Istorioaren mamia ederto laburbilduz zuen gero, amaierako kantuak: "...den-dena denontzat partitu guztion artean. Mundua denontzat da...".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak