Dantzari eta harri-jasotzaileekin, bukatu dituzte San Blasak Murinondon

Usoa Agirre 2011ko otsailaren 6a

Goizean 11:00etan meza nagusia egon da ermitan eta ondoren, Moises Azpiazu dantza taldeko neska-mutikoek emanaldia egin dute. Jende asko hurbildu da elkarte aurreko plazatxora. Auzotarrez gain, kanpoko jendea ere joan da dantzariak eta harri-jasotzaileak ikustera. Bertaratutako denei salda eskaini diete auzotarrek, eta trikitilariak eta eguraldiak lagun giro aparta egon da.

Argazki gehiago.

Moises Azpiazu dantza taldea

20 dantzarik eskaini dituzte mota ezberdinetako dantzak: fandangoa eta arin-arina, Lantzeko inauteria, kontradantza eta aurreskua. Ederki egin dute dantza gaztetxoek, euren gurasoak argazki- eta bideo-kamerekin irudiak hartzen zebiltzan bitartean.

Harri-jasotzaileak

Dantzarien ondoren Migeltxo Saralegi eta Idoia Etxeberria harri-jasotzaileek erakustaldia egin dute. Saralegi 100 kiloko zilindroarekin eta 200 kiloko laukiluzearekin aritu da. Idoia Etxeberria, berriz, 80 kiloko kubikoarekin, 63 kiloko esferikoarekin eta 100 kiloko laukiluzearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak