San Joxepeko Abesbatza Santa Agedari kantuan

Maider Arregi 2011ko otsailaren 4a

Santa Ageda bezperak ibarreko ikastetxe, musika eskola eta bestelako elkarteak kantuan ipini ditu. Hala egin dute Bergarako San Joxepe erretiratuen elkartekoek ere, urtero legez, baserritar trajea soinean, kalera atera baitira. Klarisetan egon dira lehenik; gero Mizpirualde Zaharren Egoitzan. Mariaren Lagundian ere bai, eta handik kalera, kalejiran, herria kantuz alaitzera. Goiz guztian ibiliko dira kalean gora eta behera, eta eguerdian, bazkaria egingo dute, Pertxa jatetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak