Erakusketa arrakastatsua izan da. 56 artistaren lanak ikusteko eta gozatzeko "aukera paregabea izan dugu" eta bertatik pasa diren 2.000 pertsonaren bisita "eskertu nahi dugu" diote antolatzaileek. Aranzadi ikastolaren 40. urteurrena ospatzeko antolatu dute erakusketa. Lehengo eta oraingo guraso, ikasle eta irakasleen lanak erakutsi dituzte. Argazkiak, margolanak, eskulturak… ikusi ahal izan dira Bergarako Aroztegi aretoan 15 egunetan.
Urtarrilaren 14an ireki zuten erakusketa. 200 lagun inguru batu ziren inaugurazio ekitaldian. "Xumea baina polita" izan zela esan zuten orduan antolatzaileek. Gitarra eta txistua lagun zutela, musika piezatxoa eskaini zuten Edurne Barrutia ikastolako irakasleak eta Begoña Lasagabaster gurasoak