Amodiozko gutunen lehiaketako gazteen saria erabaki dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko otsailaren 2a

Dagoeneko gazte epaimahaiak hartu du erabakia. Martitzenean batzartu ziren epaimahaiko kide diren Maddi Mujika, Alazne Murgizu, Josu Unamuno eta Nora Txintxurreta kultura etxean. Aranzadi Ikastolako eta Ipintza institutuko ikasleak dira aipatutako gazteak. Lehiaketan parte hartu duten gazteen gutunak irakurri ostean, saria nori eman erabaki zuten. Guztira gazteek idatzitako 32 gutun jaso dituzte lehiaketan.

Sari nagusiari dagokionez, datorren asteko astelehenean elkartuko dira epaimahaiko kideak euren erabakia hartzeko. Aurten epaimahaia osatuko dute Ines Osinaga, Goseko abeslariak; Itsaso Paia, bertsolariak; Gari Berasaluze, idazleak; eta, Juan Mari Agirreurreta, iazko irabazleak.

Sariak otsailaren 14an banatuko dituzte

Sariak banatuko dituzte otsailaren 14an, astelehena, arratsaldeko 19:00etan Kultura etxean. Sari banaketaren ondoren luncha egongo da.

56 gutun jaso dituzte

Jardun euskara elkarteko kideak pozik daude aurtengo edizioak izan duen erantzunarekin. 19. urtez antolatu dute lehiaketa; eta, erantzuna ona izan da. Azken urteetan berriro ere indarra hartzen dabilen lehiaketa da.
Guztira 56 gutun jaso dituzte; horietatik 41 Gipuzkoatik iritsitakoak; eta, bergarakoak dira 11 gutun, hain justu.
Nabarmentzekoa da emakumezkoen presentzia handia izan dela: 43 gutun idatzi dituzte emakumeek eta 13 gizonezkoek.
Aurtengo nobedadea 50 urtetik gorakoen maila da. Maila horretan, baina, hiru gutun besterik ez dituzte jaso.

500 euroko saria

Irabazleak 500 euro eroango ditu; bigarrenak, 250 euro; bergarar onenak 150 euro; gazteen sariaren irabazleak 100 euro jasoko ditu; eta, 50 urtetik gorako onenak 100 euro. Datorren astean jakingo da nortzuk diren irabazleak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak