Bideoaren balioa 5 eurokoa da, eta 2010ean Bergaran egin ziren ekintzen irudien bilduma laburra jasotzen da; Jose Luis Elkoro Bergarako alkate ohia libre uzteko egin ziren ekimenak jaso dituzte irudietan.
36 minutu irauten duen bideo muntaian, Jose Luis Elkoro kartzelan sartu baino egun bat lehenago egin zituen adierazpenak jasotzen dira, baita ekimenean parte hartu zuten beste pertsonaia batzuenak ere eta Bergarako hainbat irudi istoriko. "Bideo laburra eta entretenigarria", bultzatu dutenek aditzera eman dutenez.
Jose Luis Elkoro Libre plataforma iaz sortu zuten hainbat bergararrek, Elkoro askatzea eskatzeko. Iazko urrian atera zen martuteneko espetxetik, baina baldintza berezietan dago aske etxean. 18/98 sumarioarengatik sartu zuten espetxean.