Udalak botatzeko duen “zisterna-gordailua (hankaduna eta presio-multzoduna)” eskualdatzeko baldintzak kaleratu ditu. 5.000 litroko bolumena du, zuntzezkoa da eta 500 eurotan saldu nahi du Udalak.
Edozeinek, adinez nagusia izanda, eskura dezake eta berak egingo du eskaera, otsailaren 17a baino lehen. Hala ere, derrigorrezkoa izango da Bergarako Udalarekin zorrik ez izatea.
Bestalde, erosleak hiru betebehar hauek bete beharko ditu: bere kontura eraman beharko du gordeta dagoen lekutik, 15 eguneko epean erretiratu beharko du eta eskainitako prezioa ordaindu beharko du erretiratu aurretik.
Interesdunek 500 euroko prezioa hobetu dezakete, zein prezio altuagoa eskaini. Dena den, interesa dutenen artean, proposamen ekonomiko altuena egiten duenari egingo zaio adjudikazioa. Inork ez balu eskaintza ekonomikorik egingo, interesa azaldu duten guztien artean zozketa egingo da otsailaren 18an, 12.00etan, udaletxean.