Bedelkar elkarteak, dendari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak, azoka txikia egingo dute hil bukaeran; hilaren 25ean eta 26an, hain justu ere. Azken urteetan egin izan duten moduan, saltzaileek denda aurretara aterako dute generoa egun horietan.
Aipatzekoa da, egun horietan "izugarriezko" beherapenak egingo dituztela dendariok, elkartetik aurreratu dutenez.
Bestalde, egunotako giroa alaitzeko, Musika Eskolako Gaz<te txarangak emanaldia egingo du herriko kaleetan barrena.