Silvia Mendibil bergararrak 'Otxoan' dokumentala zuzendu du

Egubakoitzean egin zuten aurkezpena Hondarribian. Silvia Mendibilen dokumentalak Otxoa janari dendaren erretratua egiten du. Euskal Telebistak eta Kanaki Film-ek elkar lanean ekoiztutako dokumentala da eta Hondarribiako Udalaren, Gizarte Kutxaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du.

Otxoan dokumentalak Otxoa Hondarribiko janari denda txikiaren erretratua egin du. Iaz itxi zen denda eta zabalik egondako azken urtean egin zuten grabazioa. Giza harremanei erreparatzen die, batik bat, dokumentalak. Saltoki handietan eta auzoko denda txikietan erostearen artean dauden ezberdintasunen artean gogoeta egitera garamatza. Otxoa ixtearekin bat, bizimodu eta garai bat ere atzean utzi da.

Proiektu xumea da zuzendariarendako

Silvia Mendibilendako Otxoan proiektu xumea da. Dendaren egunerokotasuna erakuste horretan giza harremanen garrantzia azpimarratu du. "Halaber, belaunaldi berriei desagertzear dagoen erosteko modua erakusteko bidea ere
bada", azaldu du egileak.
"Helburu bikoitza du dokumentalak", esan du. "Batetik, bizimodu bat erakustea eta bestetik, denda honetan bizitza guztian sartuta egon diren dendariei omenaldia egitea".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.