Mariaren Lagundia ikastolako 5 urteko ikasleek ogia nola egiten den ikasten dihardute. Hori horrela, Mizpildi okindegian egongo dira, ogia egiteko prozesua bertatik bertara ikusten. Baina ez hori bakarrik; orearekin jarduteko aukera ere izan dute eta ogi-pipa gozo-gozoa ere jaso dute opari, argazkian ikus daitekeen moduan.