Autobus zerbitzua egongo da San Blas ermitara igotzeko

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko urtarrilaren 31

Otsailaren 3an eta 6an egongo da zerbitzu hori, San Blas jaien barruan

Murinondo auzoan San Blas jaiak ospatuko dituzte asteon. Gainera, adineko pertsonei ermitara iristeko erraztasunak emateko, doaneko autobus zerbitzua egongo da aurten, lehenengoz. Hain zuzen, hilaren 3an, San Blas eguna, eta hilaren 6an, San Blas Txiki eguna, egongo da zerbitzua: 10:30ean irtengo da Agorrosin paretik eta 13:30ean jaitsiko da auzotik.
Egitarauaren kasuan, otsailaren 3an, hasiko dira. 11:00etan meza nagusia egongo da eta opilak bedeinkatuko dituzte. Gero, salda eta txorizoa egongo dira auzoko elkartean.
Otsailaren 4an, egubakoitza, 20:30ean auzokoen afaria egongo da eta afaria bukatu eta gero, erromeria, Miren eta Agurtzane trikitilariekin.
Zapatuan, San Blas ermitako anaidiek batzarra egingo dute 12:00etan eta 16:00etan mus txapelketa jokatuko da, 23. San Blas saria. Izenematea 15:30ean hasiko da eta bikote bakoitzak 15 euro ordainduko ditu.

Herri kirolak

San Blas Txiki egunean, otsailaren 6an, meza nagusia egongo da 11:00etan, eta gero, salda eta txorizoa banatuko dituzte elkartean. 11:30ean, dantza erakustaldia egongo da eta gero, harrijasotzaileen erakustaldia. Hain zuzen, Migeltxo Saralegi 100 kiloko zilindro eta esferikoarekin eta 200 kiloko lauki-luzearekin arituko da. Idoia Etxeberria, berriz, 80 kiloko kubikoarekin, 63 kiloko esferikoarekin eta 100 kiloko lauki-luzearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak