Besteak beste, Federico Gutiérrez-Solana Kantabriako Unibertsitateko Errektorea eta UCEIF Fundazioko presidentea eta Jose Luiz Gomez Alciturri, Banco Santanderreko giza baliabideetako zuzendaria izan ziren sari banaketa ekitaldian. Gainerako sarituek egin bezala, bere lanaren ardatzak azaldu zituen Ana Gonzalezek aipatutako ekitaldian.
Matematikan lizentziaduna da eta finantzetan doktoretza dauka irakasle bergararrak. 29 urte ditu eta 2009ko azaroan aurkeztu zuen tesia. Euskal Herriko Unibertsitatean dabil ikerkuntza lanetan. Doktoretzako bi kurtsoak bukatzean lortutako nota bikainengatik saritu zuten eta graduondoko beka bat jaso zuen ikerkuntzan jarduteko.