Gipuzkoako 150 igerilarik parte hartu zuten errendimenduko hirugarren jardunaldian

Ander Monedero 2011ko urtarrilaren 30a

Ibarreko 20 igerilari izan ziren Agorrosineko igerilekuan egindako frogan

Euskal Herriko igeriketa txapelketara sailkatzeko denbora minimoak lortzeko hirugarren jardunaldia egin zuten zapatuan Bergarako Agorrosineko igerilekuan. Bergarako eta Oñatiko 20 igerilarik parte hartu zuten sailkapen jardunaldian. Ibarreko ordezkari gehienek aurreko probetan lortu zituzten denbora minimoak eta zapatukoa bi aste barru Tolosan jokatuko duten Gipuzkoako txapelketarako entrenamendua izan zen.

Kutxa saria Oñatin

Bergarakoa ez zen izan zapatuan Debagoienean jokatu zen igeriketa froga bakarra. Gipuzkoako infantil mailako taldeek Kutxa sarirako final erdia jokatu zuten Oñatiko igerilekuan. Bertan, ibarreko hiru taldek hartu zuten parte: Aloña Mendi, Bergara eta Arizmendi. Igerilari gaztetxoek 50 metrotan abiadura probak egin zituzten krol, bizkar eta tximeleta estiloetan. Kutxa sariko finala hurrengo zapatuan, otsailaren 5ean, Legazpiko igerilekuan jokatuko dute.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak