Ondarru eta Berrizko taldea, baina, ez da bakarrik egongo Gaztetxean. Never Surrender eta Dirty Brothers taldeen laguntza izango dute oholtza gainean. Kontzertua izango da Info7 irratiaren alde, Bergarako Gaztetxean, 22:30ean.
Musika estiloak
Xarmak pop, punk eta rock musika egiten du. Danbaka musika lehiaketan maila ona erakutsi zuten, eta euren "xarmak" sari nagusira eraman zituen. Arrasateko Never Surrender taldeak punk eta rock musika egiten du. 2002an sortutako taldeak Zakarrak edo RIP taldeen bertsioak jotzen zituen; eta, gerora euren abestiak sortu dituzte. Dirty Brothers taldea ere Arrasatekoa da, eta punk-rock musika egiten dute.
Info7ren aldekoa
Kontzertua Info7 irratiaren aldekoa izango da. Internetetik FM-rako jauzia eman berri du irratiak; antenak, baina, 6.245 euroko kostua du.