Bergarako eta Oñatiko 20 igerilari lehiatuko dira zapatuan Agorrosinen

Xabier Urtzelai 2011ko urtarrilaren 28a

Zapatu arratsaldean igeriketa txapelketa izango da Agorrosinen, eta Oñatiko eta Bergarako 20 igerilari izango dira lehian, Euskal Herriko Igeriketa Txapelketarako –martxoan egingo dute– gutxieneko markak lotzen.

Egia esan, ibarreko ordezkari askok aurreko jardunaldietan egindako lan onari esker dagoeneko lortu dituzte gutxieneko marka horiek –urrian hasi zituzten txapelketak–, eta bihar euren markak hobetzea izango dute helburu. Noski, gutxieneko marka horiek ez dituztenek presio handiagoa izango dute.

Etxeko lanak eginda
Igerilari batzuk Agorrosingo igerilekura salto egingo dute bihar Euskal Herriko Txapelketarako etxeko lanak eginda dituztela. Hauek dira ordezkari horiek: Aitor Uriarte, Mikel Biain, Jon Muxika, Ane Sanz de Galdeano, Amaia Tatiegi, Ainhoa Tatiegi, Helene Ugarte, Amaia Arriaran, Nerea Elortza, Nerea Uriarte, Ikerne Urtzelai, Maria Abeijon eta Mireia Aranburu. Gainontzeko zazpi igerilariek txapelketa handirako txartel bat lortzeko egingo dute lan.

Bergarakoak Oñatikoekin
Egun Bergaran bi igerilari daude errendimendu mailan, Jon Muxika eta Xabier Labaka –parte-hartze mailan 50 igerilari inguru daude herrian. Eta, errendimenduan bakarrik egon beharrean talde-giroan murgiltzeko, eta lan hobeto egiteko, bergararrak Oñatikoekin batera dabiltza taldean.   
Bestalde, bihar Oñatin beste txapelketa bat izango da, Kutxa Sarikoa; gaztetxoak lehiatuko dira bertan (15:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak