Egitekoa ez da erraza, lehenengo itzulian, Gasteizen, bergararrek 34-31 galdu zuten. Arabarrena jokalari beteranoz osatutako taldea da. Beteranotasuna eta azkartasuna, baina, ez dira berba kontrajarriak, eta El Pilarrek joko oso bizia egiten du; joko horrek orain arte emaitza oso onak eman dizkie, orain arte batu dituzten 18 puntuek erakusten duten moduan.
Sentsazio txarrak uxatu
Hala, biharko norgehiagoka erabili nahi dute bergararrek joan den astean Portugaleten bizitako sentsazio txarrak uxatzeko. Mahoneroek gol bakarreko aldeagatik galdu zuten, baina punturen batek ihes egin zien sentsazioarekin geratu ziren.
Bestalde, kadete mailako gizonezko taldeak ere etxean jokatuko du asteburuan. Bihar, 16:30ean dute hitzordua, Zarautzen taldearen kontra.