Herriko mapa toponimikoa ikusgai jarri dute

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko urt. 25a, 18:02

Maparen lehenengo bersioa da eta herritarren ekarpena jaso nahi dituzte, otsailaren 12ra arte

Udala herriko mapa toponimikoa argitaratzekoa da. Mapak, alde batetik, baserri auzoetako eraikin, mendi, erreka eta bestelakoen izenak jasoko ditu eta, bestetik, herriguneko kale, plaza, parke eta abarrak. 
Maparen lehenengo bertsioa onartuta dago –urtarrilaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen– eta ikusgai, interesa duten herritar guztiendako, gobernu batzordeko batzar gelaren ondoan. Ekarpena egiteko epea 30 egunekoa da; otsailaren 12ra artekoa, hain justu ere.  

Sarean ere ikusgai 

Bada mapa ikusteko udaletxera joan beharrik ere ez dago. Osorik zein zatika ikus daiteke webgune honetan: www.bergarakoeuskara.net ((helbide zehatza: http://www.bergarakoeuskara.net/node/221770).
Horrekin guztiarekin, Udaletik gonbita luzatzen diete herritarrei ekarpenak egiteko. Ekarpenok esandako webgunean egin daitezke edo bestela eposta bidez euskara@bergara.net helbdiera idatzi edo Udaleko Euskara Zerbitzura deitu: Telefonoa: 943 77 91 29 (Estepan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak