ETB-1eko Kerman mintzalagun bila saioa grabatu dute gaur, martitzena, Bergaran. Fernando Ruiz aktorearekin (Kerman) batera, lau laguneko lan taldea etorri da eta herriko hainbat tokitan egin dute grabazioa, tartean Artzamendin, Olako Giauto auto-kontzezionarioan eta Paulaner tabernan. Izar Narbaiza, Karlos Etxaniz eta Alex Narbaez azalduko dira Kermanekin berbetan. Bergaran grabatutako saioa otsailaren bukaeran emititzea aurreikusten dute ETBko arduradunek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.