Musika moderno lehiaketa antolatu du Bergarako Musika Eskolak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urtarrilaren 25a

Bergarako Musika Eskolak, hirugarren urtez jarraian, musika moderno lehiaketa antolatu du. Azkeneko urteetan gero eta eskaera gehiago jaso dute modalitate berriko instrumentuak ikasteko –gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, konbo...–; hala, gazte jende hori motibatu eta herri ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sendotu eta bultzatzeko asmoz antolatutako lehiaketa da. Apirilaren 10ean jokatuko dute lehiaketa.

Parte hartzeko baldintzetako bat da taldeak ez direla profesionalak izan behar; eta, gehienez irakasle batek parte hartu ahal izango du taldean. Hiru abesti aurkeztu beharko ditu talde bakoitzak: eurek sortutakoak edo beste autore batzuenak.

Izenematea

Izena emateko epea 2010eko Urtarrilaren 24tik martxoaren 11ra bitartekoa izango da.

Sariak izango dira

Lehenengo saria 400 eurokoa izango da, eta publikoaren saria, 200 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak