Imanol Cabanillas aurrelariak egindako golari esker hiru puntuak Bergara ekarri zituzten atzo Oskar Maiztegiren mutilek. Azarotik hona ligako talderik sendoenetakoa bilakatu da Bergara. Azken partidua Azkoitian galdu zuten joan den azaroaren 13an, Anaitasunaren aurka (2-1). Horrez gain, jasotako azken gola sasoi hartakoa da. Mondrak egin zion azaroaren 27an Mojategin jokatutako derbian (1-2). Dagoeneko , 713 minutu egin ditu Bergarak golik jaso gabe. Sailkapenean, Aretxabaletarekin dago berdinduta Bergara, 32na punturekin, eta aurretik dituen taldeekiko abantaila gutxitzen joaten da helburua orain: Real Union (37 puntu), Anaitasuna (38), Pasajes (40) eta Hernani liderra (42 puntu).
Bergarak Tolosan jokatuko du aste bukaeran, bigarren itzuliko hirugarren jardunaldian. Agorrosinen Bergarak 2-1 irabazi zion Tolosari.