Arantzazu Oregi Berdintasun teknikariak eta Roberto Martinez zinegotziak egin dute aurkezpena komunikabideen aurrean. Bost liburuxka dira, arloz arloko egoera eta etorkizunerako asmoak jasotzen dituztenak: Udala; Euskara eta Kirola; Hezkuntza; Hirigintza eta Mugikortasuna; eta Lana eta gizarteratzea.
4.200 ale kaleratu dituzte eta arloko eragileei eta gaiarekin interesa duten herritarrei banatuko zaizkie. Arantzazu Oregiren arabera, "laneko tresna izatea nahi dugu eta berdintasuna jorratzeko abiapuntua izan daiteke". Roberto Maiztegi zinegotziak azpimarratu duenez, "Udalak pauso batzuk eman behar ditu, eta beste eragile batzuek ere bai. Berdintasunaren inguruan sentsibilizazioa piztea eta etorkizunean erabakiak hartzea da asmoa".
Udaleko Berdintasun Plana lehen planak sexu-generoan oinarritutako desorekak saihestea du helburu. Plana 2013ra arte iraungo du. Desoreka horiek desagertzeko lan egiteko premia nabarmendu dute arduradunek.