Ikastaroa Bizikasik eta Bergarako Udalak antolatu dute Pili Arinek emango du, gaztelaniaz izango da, eta honako gaiak landuko dituzte:
- Gure jendartearen ezaugarriak
- Publizitatearen intentzionalitatea eta intentzio ezkutuak
- Erosketa-estrategiak
- Familia-unitatea
- Aurrezteko estrategiak
- Aurrezteko beste estrategia batzuk
- Familia burujabea
- Gu, kontsumo-gizartearen aurrean
Otsailaren 8tik maiatzaren 17ra arte izango dira eskolak, martitzen eta eguenetan, Miguel Altuna institutuan, 14:30etik 16:30era. 10 euro da matrikula.