Plan estrategikoa herritarrekin egiteko batzarrak asteon

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko urtarrilaren 25a

Gaur, bihar eta etzi izango dira, 19:00etan, osoko bilkuren aretoan eta herritarrei parte hartzeko dei berezia egiten diete Udaletik

Gaur, hilak 25; bihar, hilak 26; eta etzi, hilak 27, herritarrekin batera plan estrategikoa egiteko batzarrak deitu ditu Udalak. Hain justu ere, herritarrei zuzendutako batzarrak dira eta esandako egun horietako bakoitzean, herriko zonalde bateko bizilagunak batuko dira. Gaur, martitzena, landa eramuko auzoetako bizilagunendako batzarra izango da; bihar, eguaztena, herriguneko bizilagunendako batzarra egingo dute; eta etzi, eguena, perifereiako auzoetako bizilagunendako. Hiru batzarrak osoko bilkuren aretoan izango dira, 19:00etan.

Batzar horren helburua da herritarrek Bergararen diagnostikoa egitea, hau da, herria gaur egun nola ikusten duten zehaztea.

Udaletik batzarrotan parte hartzera dei egiten diete herritarrei eta bereziki 30etik 60ra arteko gazteei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak