Otsailean askotariko hainbat ikastaro egongo dira herrian Udalak eta Bizikasik antolatuta. Hain justu ere, etxeko ekonomia ondo kudeatzeko ikastaroa egongo da batetik; oinarrizko ikastaroa ere bai, bestetik; elikagaien manipulatzaile karneta ateratzeko aukera ere egongo da; bokadilo eta sandwichak egiten ikastekoa ere bai; eta jende aurrean nola hitz egin ikasi nahi duenak ere horretarako aukera izango du herritik mugitu barik.
Etxeko kudeaketa ekonomikoari dagokionez, otsailaren 8an hasi eta maiatzaren 17ra arte izango da, martitzen eta eguenetan, 14:30etik 16:30era, Miguel Altuna institutuan. Ikastaroaren prezioa 10 euro dira, eta edonork parte hartzeko aukera izango duen arren, bergararrek lehentasuna izango dute. Izena emateko zein informazio gehiagorako Udaleko Gizarte zerbitzuetara jo behar da.
Joskintza ikastaroa
Oinarrizko joskintza ikastaroa ere egongo da datozen hilabeteetan. Otsailaren 8tik martxoaren 24ra izango da, martitzen eta eguenetan, 18:00etatik 20:00etara, Anezka dendan.
Hil bakoitzeko prezioa 20 euro dira (40 guztira) eta interesa duten guztiek parte har badezakete ere, bergararrek lehentasuna izango dute. Izena emateko azkeneko eguna da otsailaren 1a, Bizisakin (943 76 93 94 eta info@bizikasi.com). Partehartzaileak zozketa bidez aukeratuko dira.
Jende aurrean nola berba egin ere erakutsiko dute ikastaro baten otsailaren 28an hasi eta martxoaren 2, 7 eta 9an, astelehen eta eguaztenetan, 18:00etatik 20:00etara, Miguel Altunan. Ikastaroaren prezioa dira 15 euro eta kasu honetan ere izena eman daiteke Bizikasin.