San Pauloak ospatu dituzte asteburuan Uberan, baina San Paulo ez, Mari Justa izan da protagonista. Maria Justa Beiztegi Idarraga baserriko maiorazgoa izan zenak Zeledonen edo Bitorianatxoren inbidiarik ez duela eta haren jaitsiera egin dute aurten jaiei hasiera emateko; Mari Justak lekua kendu dio azken 30 urteetako bakailao janari. Bariku iluntzean izan zen jaitsiera, auzoko frontoian, eta uberatarrek ez zuten aukera galdu nahi izan; musika doinuekin eta txalo artean, harrera beroa egin zioten. 70 lagun pasatxo afaritarako elkartu ziren gero, eta jo eta su dantzan egin zuten hurrena frontoian goizaldeko hiru t'erdiak aldera arte.
Bertako sagardoa
Zapatu goizean bixamonik ez zen, ordea: auzoko bost baserritan egindako sagardoa dastatu zuten. Eta domeka eguerdian, Moises Azpiazu dantza taldearen ikuskizunaz gozatu zuten.
Haritz eta Enaitz auzoko trikitilariek, Manu Iztueta soinujole bergararrak eta Alai taldeak jarri diete musika aurtengo jaiei.