Gaur eguerdian Angiozarren, Parteittin aurkeztu zuten Kataideren urteko txakolina. Jai giroa Miren eta Agur trikitilariek jarri zuten. Eta nola ez txakolina ondo dastatzeko ez zen txorizo modakutxorik falta izan. Jabier Arregi txakolingileak kontatu zigunez, aurtengo txakolina ederra da benetan. Garraztasun puntu egokia eta gorputz eta kolore apartekoduna. Kostakoagatik desberdina da, izan ere, gurean haizeak ezberdin jotzen du eta baliteke bailarako txakolina espeziala horrek egitea. Halaxe entzun genien txakolina dastatu zuten auzotarrei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.