Bost teknika ezberdin
Ipuin bakoitza teknika batekin egin dute: eskularruaren teknikaz, barila edo ziri teknikaz, itzalen teknikaz eta modernoena, fluor koloreen bidezko teknikaz. Katilu protagonistaren sketch-ak, berriz, Bunraku izeneko teknika japoniarraz egin dituzte. Teknika honek bost mila urte baino gehiago ditu. "Gure ikuskizuna egiten bukatu nahi dugu autonomoak izan gaitezen eta geuk gure argiztatze propioa izan dezagun. Ondoren ikuskizuna toki guztietara eramatea nahiko genuke", kontatu digu Ibarzabalek.