Istripua Bergaran: auto batek txirrindulari bat harrapatu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urtarrilaren 22a

SOS Deiakek goizeko hamaikak baino zertxobait lehenago jaso du deia. Arcelorreko biribilgunean, GI-627 errepidean, Opel Zafira auto batek txirrindulari bat harrapatu du. Trafiko zuzendaritzatik adierazi dute txirrindulariak buruan hartu duela kolpea, eta horren ondorioz Eskualdeko ospitalera eraman dute. Ertzaintzak ez du zaurituaren datu gehiagorik eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak