Sarrerak salgai daude zortzi eurotan herriko honako tokietan: Arrano eta Ariznoa tabernetan eta kultura etxean. Eguaztenera bitartean 100 txartel inguru zituzten salduta herriko hiru toki horietan.
Esan bezala, bertso emanaldia Info7 irratiaren aldeko kanpainaren harira antolatu da. Internetetik FMrako jauzia dabil egiten eta Bergaran entzun ahal izateko antena jartzekotan dira. Horrek, baina, 6.245 euroko kostua du, eta kopuru horri aurre egin ahal izateko kanpaina abiarazi du herritar talde batek.
Lagundu nahi duten herritarrek jakin dezatela bi bide daudela: antolatzen diren ekimenetan parte hartuz eta bazkide eginez hilean 7 euro ordainduta; Arranon dago horretarako aukera.