Lokatzakoak, ziklo-krosean neguan

Edu Mendibil 2011ko urt. 20a, 11:30

Lokatza Sumofic taldeko txirrindulariak Berrizen jokatutako ziklo-krosean lehiatu ziren aurreko zapatuan. Dagoeneko gazte mailako txirrindulariek agur esan diote ziklo-kros denboraldiari eta hilabete barru errepideko denboraldiari ekingo diote Osintxun. Bestalde, zikloturista lizentzia egiteko epea urtarrilaren 31ra arte dago zabalik.

Euskal Challengeko azken aurreko proba izan zen Berrizko probak. Lokatzak gazte mailan eta kadete mailan bina ordazkari izan zituen. Emaitzarik aipagarriena Mikel Aristik lortu zuen, gazte mailako lasterketan laugarren postua eskuratuta. Era berean, Hodei Orobengoa hamargarren postuan sailkatu zen. Esan bezala, Orobengoa eta Aristi ez dira Euskal Challengeko azken proban izango. Ispasterren jokatuko da, oraingo asteburuan.

Kadete mailako proban, Lokatzako Julen Irizarrek eta Txomin Larrañagak hartu zuten parte; lehenbiziko denboraldia dute ziklo-krosean duten eta gero eta hobeto moldatzen direla erakutsi zuten Berrizen. Biak ere Ispasterren izango dira aste bukaeran. Kadete mailako errepideko denboraldia martxoan hasiko da.

Zikloturista lizentziak, utarrilaren 31ra arte

Txirrindularitza zaleek aukera daukate urtarrilaren 31ra arte zikloturista federatu txartela egiteko. Nazional mailako txartelak 100 euro balio du eta autonomikoak, aldiz, 95 euro. Interesatuek i2 (943 76 41 63) edo Igartua (943 76 11 21) dendetara jo dezakete. Inpresoak bertan daude eskuragarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak