Ikur berria duzue jaietarako.
Bai, inor ez dezala pentsa txantxetan egindako gauza denik. Mari Justak gauza asko egin zituen Uberaren alde eta merezitako errekonozimendua egin nahi diogu. Inoiz ez da berandu...
Zelan dago Ubera gaur?
Auzoaren kohesioa lantzeko ahaleginetan gabiltza. Itsasmendikoik abian jarritako Berpiztu programaren bitartez eta Udalaren laguntzaz, auzoa dinamizatzea da asmoa. Bizpahiru urte daramagu programarekin. Angiozar eta Elosua ere ari dira. Gure moduko auzoak gainbeheran datoz aspaldian eta helburua talde zabala sortu eta ekintzak bultzatzea. da Aitor Larrañaga azkoitiarra dabil dinamizatzaile; hamar bat lagun finkoak gara eta kolaboratzeko gertu daudenak, beste horrenbeste. Urbera auzo elkartea sortu genuen iaz auzoari bultzada emateko. Bloga ere badaukagu: www.blogak.com/ubera.
Zergatik Urbera? Ez da izena nahasgarria gertatutako?
Auzoaren izena Ubera denez, arazoak izan genituen elkarteari izen bera jartzeko orduan. Hiru errekak bat egiten dute Uberan: Zezia errekak, Marki errekak eta Intxortak eta ura goitik datorrenez hortik omen dator Ubera izena. Horregatik jarri diogu Urbera.
Zenbat lagun bizi zarete Uberan?
130 inguru. Azken hamar urteotan ez da gorabehera handirik egon: 2000. urtean 141 ginen; 2005ean 150; 2007an 143...
Zer nolako ekitaldiak antolatzen dituzue Urbera elkartetik?
Adin guztiendako ekintzak antolatzen saiatzen gara: umeendako jarduerak, erretiratuendako irteerak, emakumeendako bazkaria egin genuen martxoaren 8an Jaolatza elkartean, San Juan sua kalean eta beste hainbat kultur ekitaldi.
Zein aurrekontu duzue jaietan?
Bi mila euro pasatxo. Udalak 1.600 euro eman dizkigu, baina kopuru horretan San Matei ermitako eguna ere sartzen da: berez abuztuaren 31n da baina iraileko lehen domekan ospatzen dugu normalean. Hori ere egun berezia izaten da.
JAIETAKO EGITARAUA
Urtarrilak 21
20:30 Txupinazoa eta Mari Justaren jaitsiera. Juan Martin Elexpuruk irakurriko du pregoia.
21:00 Afaria trikitilariekin.
Urtarrilak 22
12:00 Salda, txistorra eta sagardo dastaketa.
12:00 Kukañak eta buruhaundiak. Ondoren luntxa txikientzat.
14:00 Herri bazkaria
18:00 Musika Manu Iztuetarekin.
Urtarrilak 23
10:00 Diana Bergarako txistulariekin.
10:30 Meza Nagusia.
11:30 Alai Taldea eta Moises Azpiazu taldea.
11:30 Salda eta txistorra.
12:30 Uberako 2. ugarixo-tiroketa txapelketa.
Urtarrilak 25 San Paulo Eguna
11:00 Meza eta ondoren salda eta txistorra
Urtarrilak 26 San Paulo Txiki Eguna
11:00 Meza eta ondoren salda eta txistorra